Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Nadalek iragarri du ez dituela jokatuko ATP Finalak

Erredakzioa

Rafael Nadalek ez du Londresen egingo den Maisuen Txapelketa jokatuko, abdomenean duen minagatik eta ebakuntza egingo baitiote eskuin orkatilan duen lesioa sendatzeko.

  • Rafael Nadal. Argazkia: EFE

    Rafael Nadal. Argazkia: EFE

Rafael Nadalek ez ditu jokatuko ATP FInalak. Munduko zortzi tenislari onenak biltzen dituen Maisuen Txapelketa Londresen egingo da azaroaren 11tik 18ra artean. Nadalek berak eman du horren berri.

"Nadalek gorputz libre intra-artikularra du eskuin orkatilan, artroskopia egingo zaio erauzteko, eta datorren denboraldiaren hasierarako sendatuta egoteko", dio Angel Catorro Manacorreko tenislariaren mediku pertsonalak jakitera eskaini duen osasun-parteak.

2018. urtea bost titulurekin itxi du Rafael Nadalek, bere 11. Roland Garros irabazita, Kanadako, Erromako eta Monte-Carloko Masters 1.000 Txapelketetan garaipenak lortuta, eta Barztelonako Godo Txapelketa irabazita.