Itxi

Beste kirolak

Kiroljokoa

Athletic, Camp Noura altxorraren bila

Kiroljokoa

Bizkaitarrak Bartzelonari punturen bat kentzen saiatuko dira eta Realak Mallorca hartuko du astelehenean. Binakako Txapelketan, Titín III-Pascual eta Berasaluze VIII-Apraiz partidan asko dago jokoan.

Joan zen asteburuan Sporting de Gijonek Bartzelonari puntu bat kentzeko gai izan bazen, Athletic asmo berdinarekin joango da Nou Campera. Guardiolarenak faborito dira igandeko partidurako baina Kiroljokoan badago apustularirik, hain zuzen ere, %20, Athletic Bartzelona indartsuaren aurka punturen bat lortuko duela uste duena.

Realak astelehen gauen jokatzen du Mallorcaren aurka Anoetan. Talde biak sailkapenean berdinduta daude 31 punturekin baina Kiroljokoako apustuak Realaren alde daude argi. Partiduko beste erakargarri bat Nsue Anoetara bueltatuko dela da, Tamudorekin lehian izango delarik golegile izateko. Kiroljokoaren apustularien ustez, aurrelari txuriurdina %80ko aukerak ditu gola sartzeko.

Aukerak mantendu behar

Binakako Txapelketaren ligaxka bere azken txanpan sartzen da eta hurrengo fasera pasatzeko kalkuluak egiten hasiak dira batzuk dagoeneko. Asteburu honetan irabazten ez badute, aukera asko galduko dituzten bikoteetako batzuk Titin III-Pascual eta Berasaluze VIII-Apraiz dira, igandean Logroñon aurrez aurre izango direnak, hain zuzen ere. Kiroljokoaren apustuak nahiko parekatuta daude, %55 Titin III-Pascualen alde eta %45 Berasaluze VIII-Apraizen alde.