Itxi

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahmek bere seigarren titulua irabazi du Bahametan

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaiko golf-jokalariak Hero World Challengea irabazi du igande honetan, azken jardunaldian ere nagusitu ondoren. Urtea hiru garaipenekin amaitu du, bere bi urteko profesional ibilbidean seigarrena.

1:05

Jon Rahmek Hero World Challengea, PGAko parte den Amerikako txapelketa, irabazi du igande honetan, azken jardunaldian porrot egin gabe eta zazpi birdie lortuta.

Bizkaitarrak Finaurekin eta Henrik Stensonekin berdinduta hasi zuen Bahametako azken jardunaldia, baina buruan jarri zen jardunaldian zehar lotutako birdieei esker.

Horrela, Barrikako golf-jokalariak hiru garaipenekin amaitu du urtea. Guztira, 6 titulu irabazi ditu bi urteko profesional ibilbidean.