Itxi

Beste kirolak

Kiroljokoa

Tamudo etxera bueltatzen da

Erredakzioa

Tamudok bere talde ohiari aurre egingo dio momentu goleatzaile onean. Athleticek bere Europako postua defendatuko du Valentziaren aurka. Binakakoan, igandean jokatuko da partida parekatuena.

Realak bere hirugarren garaipen jarraia lortu nahi du Espanyolen zelaira larunbatean egingo duen bisitan. Sailkapeneko leku erosoan mantentzeko hiru puntuak lortzeaz gain, Tamudo etxera bueltatuko dela da nabarmen. Aurrelari txuriurdina bolada onean dago eta bere talde ohiaren aurka ere gola sartzen saiatuko da. Kiroljokoako apustulariek %40ko aukerak ematen dizkiote lortzeko.

Athleticek igandean Valentzia hartuko du, beti indartsua den aurkaria eta orain sailkapeneko hirugarren postuan kokatuta dagoena. Valentzian Aduriz lesionatuak jokatuko ez duenez, Soldado izango da Fernando Llorenterekin lehiatuko dena aurkako atea zulatzeko. Kiroljokoako apustulariek oso berdinduta ikusten dute lehia hau, %50eko aukera ematen diote bakoitzari partiduko golegile izateko.


Partidu parekatua Logroñon


Binakako Txapelketaren asteburu honetako jardunaldiak partidu interesgarriak izango ditu eta aldez aurretik parekatuagoa ikusten dena Titin III-Pascual eta Bengoetxea VI -Patxi Ruiz aurrez aurre jarriko dituena da. Kiroljokoaren apustuak ia berdinduta daude, apustularien %55ak lehen bikoteak irabaziko duela uste du eta beste %45ak bigarrenak izango direla garaile.