Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Andoni Gagok Europako Txapelketa izango du helburu nagusi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Urtarrilaren 12an Arizonan lehiatu behar zuen Munduko Txapelketan Oscar Valdez txapeldunaren aurka, baina ez du Estatu Batuetara sartzeko bisa lortu eta Europako Txapelketa hartuko du helburutzat.

  • Andoni Gago. Argazkia: EITB

    Andoni Gago. Argazkia: EITB

Andoni Gagok pluma pisuko Europako Txapelketa du helburutzat datorren urteari begira, zeina Kiko Martinezek duen momentuz. Munduko Txapelketa jokatu behar zuen bilbotarrak urtarrilaren 12an Tucsonen (Arizona) Oscar Valdez txapeldunaren aurka.

Gagoren ordezkariek adierazi zuten ostegun honetan, boxealaria ez dela Valdezen aurka lehiatuko "Estatu Batuetara sartzeko bisa lortu ez duelako nahiz eta hainbat eta hainbat tramite egin".

"Lan gogorra egin dut bertara iristeko, eta azkenean, egoera eta kondizioak direnak dira eta onartu egin behar dira. Azken finean, herrialde bakoitzak bere arauak ditu", adierazi du Gagok.

Otxarkoagako boxealaria datorren otsailaren 2an lehiatuko da Bilbon 'Winter On Fire IV' gau-emanaldiko borrokaldietan.