Itxi

Beste kirolak

ASOBAL Kopa

Bidasoa Irunek ezin izan du ezustekoa eman eta Kopako titulu gabe geratu da

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak ASOBAL Kopako finala galdu du Bartzelonaren aurka, 23-37ko emaitzarekin.

  • Bidasoa Irun - Bartzelona Lassa. Argazkia: EFE

    ASOBAL Kopako finaleko Bidasoa Irun - Bartzelona Lassa partidako jokaldi bat. Argazkia: EFE

Bidasoa Irunek ezin izan du ezustekoa eman ASOBAL Kopako finalean, eta porrota jaso du Bartzelona Lassa taldearen aurka, 23-37ko emaitzarekin. Kataluniako taldeak Kopako 14. titulua eskuratu du azken horrekin, zortzigarrena jarraian.

Gipuzkoako taldeari finala maldan gora jarri zaio hasieratik, 14 minutu behar izan baititu lehen gola sartzeko. Bartzelonak, aldiz, azkar bideratu du garaipena 0-6ko partzialarekin. Bidasoa atzetik ibili da partida osoan zehar, eta aurkariak ez dio aldeak murriztu eta tituluarekin amets egiteko aukerarik eman.

Fitxa teknikoa:

23 - Bidasoa Irun: Luan; Cavero (1), Barthe (2), Azkue (6), Renaud (3), Zabala (1) eta Esteban Salinas (3) –hasierako taldea–; Ledo (1), Crowley (1), Aldaba (-), Odriozola (-), Serrano (3), De la Salud (2) eta Tesoriere (-).

37 - Bartzelona Lassa: Perez de Vargas; Víctor Tomas (5), Palmarsson (3), Fabregas (2), Thiagus Petrus (-), N'Guessan (4) eta Ariño (-) –hasierako taldea–; Moller (oa), Mortensen (9, 3 p), Raul Entrerrios (1), Sorhaindo (1), Andersson (5), Dolenec (2), Mem (1), Duarte (1) eta Aleix Gomez (3).

Markagailua (bost minutuero): 0-3, 0-5, 1-7, 2-11, 5-15 eta 7-18 (atsedenaldia); 10-21, 12-25, 13-27, 16-30, 19-34 eta 23-37 (amaiera).

Epaileak: Muro San Jose eta Garcia Mosquera. Bi minutuz egotzi dituzte Crowley (Bidasoa Irun), Fabregas eta Thiagus Petrus (Bartzelona Lassa).