Itxi

Beste kirolak

Kiroljokoa

Athletic, Sevillaren aurka bolada txarra gainditzera

Erredakzioa

Zuri-gorriak 4 porrot jarraien boladarekin amaitzen saiatuko dira eta Realak etxetik kanpo puntuak lortu behar ditu. Gonzalez-Laskurain Binakakoan seigarren garaipen jarraia lortzera irtengo dira.

Athletic bolada txarra pasatzen ari da eta San Mames bisitatuko duen aurkariak ez dio lana erraztuko. Entrenatzaile zurigorriaren Sevilla maiteak hirutan bakarrik galdu du katedralera egindako azken 10 aldietan. Hala ere, Kiroljokoaren aurreikuspenak Athleticen garaipenaren aldekoak dira, %40ko aukerak emanez. Apustularien %27ak Caparrosen mutilek berdinketa lortuko dutela uste dute.

Realak astelehenean jokatuko du berriro, sailkapenean 7 puntutara dagoen Deportivoren etxean. Martin Lasarteren jokalariek aurkari zailak izan dituzte azken irteeretan, eta Depor, aldez aurretik behintzat, arerio eskuragarriagoa dirudi etxetik kanpoko porroten boladarekin amaitzeko. Kiroljokoako apustulariek %28ko aukerak ematen dizkiote Realari hiru puntuak lortzeko eta beste %28 berdinketa ateratzeko.

Garaipen bolada

Binakako Txapelketan igandeak Gonzalez-Laskurain eta Bengoetxea VI-Patxi Ruizen arteko norgehiagoka erakargarria dakar, Eibarko Astelenan jokatuko dena. Bi bikoteak berdinduta daude 5 punturekin, baina Gonzalez-Laskurainek 5 garaipen jarraiko bolada bikaina daramate, beraz, maila hau mantentzeko gai diren ikusiko da. Kiroljokoako apustulariek baietz uste dute, garaipena lortzeko %60ko aukerak ematen baitizkiote.