Beste kirolak
RENFE Liga
Errugbia: Bera Berak maila galdu eta Ampo Ordizia, txapeldunorde
A.B.
Erredakzioa
Donostiarrek galdu egin dute azken partida etxean Quesos Entrepinaresen aurka. Ordiziarrak bigarren postuan bukatu dute denboraldia eta Gernika laugarren izan da.
Pegamo Bera Bera taldeak ezin izan dio Errugbiko Ohorezko Mailari eutsi eta Ohorezko B Mailara jaitsi da RENFE Ligako 18. eta azken jardunaldia jokatu ondoren.
Donostiarrek 23-28 galdu dute etxean Quesos Entrepinares taldearen aurka eta maila mantentzeko lehian zeuden beste taldeek lanak ondo egin zituztenez maila galdu du Bera Berak. CAU Valentziak ere galdu du maila donostiarrekin batera.
Ampo Ordiziak bigarren postuan bukatu du liga eta denboraldia borobildu du La Vila txapeldunari 44-10 irabazita.
Bestalde Cetransa El Salvadorrek garaipena lortu du eta hirugarren postuan bukatu du liga. Gernikak El Salvadorrek beste puntu dite, baina laugarren postuan bukatu du denboraldia.
18. jardunaldiko emaitzak:
U.E. Santboiana Seat 35 - Cajasol Ciencias R.C. 29
Cetransa El Salvador 22 - Bizkaia Gernika R.T. 22
AMPO Ordizia R.E. 44 - C.R. La Vila 10
Pegamo Bera Bera R.T. 23 - VRAC Q. Entrepinares 28
CAU Valencia 15 - Sanitas Alcobendas 43
Sailkapena:
.1. C.R. La Vila 68 puntu
.2. AMPO Ordizia R.E. 67 puntu
.3. Cetransa El Salvador 59 puntu
.4. Bizkaia Gernika R.T. 57 puntu
.5. VRAC Quesos Entrepinares 53 puntu
.6. Cajasol Ciencias R.C. 39 puntu
.7. U.E. Santboiana Seat 34 puntu
.8. Pegamo Bera Bera R.T. 33 puntu
.9. SANITAS Alcobendas Rugby 33 puntu
10. CAU Valencia 6 puntu