Itxi

Beste kirolak

Golfa

Sergio Garcia Saudi Internationaletik deskalifikatuta, 'jarrera txar larriagatik'

Erredakzioa

Golf-jokalari espainiarrak nahita hondatu ditu Royal Greens Golf & Country Club zelaiko "green" pare bat.

  • Sergio Garcia. Argazkia: EFE

    Sergio Garcia. Argazkia: EFE

Sergio Garcia golf-jokalari espainiarra Saudi International txapelketatik deskalifikatu dute "jarrera txar larriagatik', zehazki, Royal Greens Golf & Country Club zelaiko 'green' pare bat nahita hondatzeagatik. King Abdullah Economic City-n (Mekako probintzian), jokatzen ari da txapelketa.

European Tour-ak baieztatu duenez, Sergio Garciari araudiaren 1.2 araua ezarri diote. Golf-jokalariak zigorra jaso eta adierazi du, "errespetatu" egiten duela antolakuntzak hartutako erabakia.

Frustrazioaren eraginez pare bat "green" hondatu ditut, eta barkamena eskatu nahi dut nire jarrerarengatik. Beste jokalariei jakinarazi diet ez dela berriro horrelakorik pasatuko", adierazi du Sergio Garciak prentsa ohar batean.