Itxi

Beste kirolak

Golfa

Rahmek seigarrenez jarraian amaitu du lehen hamar sailkatuen artean

Erredakzioa

Jon Rahm hamargarren izan zen Waste Management Phoenix Open txapelketan, Fowler izan zen irabazlea. Bizkaitarra, seigarren da munduko sailkapenean.

  • Jon Rahm. Argazkia: EiTB

    Jon Rahm. Argazkia: EiTB

Rickie Fowler estatubatuarrak irabazi zuen West Management Phoenix Open txapelketa, eta golfeko PGA Tourreko bosgarren titulua eskuratu zuen. Jon Rahm hamargarren izan zen, irabazletik zazpi kolpera.

Rahmek seigarrenez jarraian amaitu zuen lehen hamar sailkatuen artean. 2018an laugarren izan zen Dubaiko DP World Tour Championshipean, eta garaipena lortu zuen Hero World Challengean. 2019an zortzigarren izan zen Sentry Tournament of Championsean, seigarren Desert Challengean, bosgarren Farmers Insurance Openean, eta hamargarren Arizonan.

Ondorioz, Jon Rahmek Munduko sailkapeneko seigarren postuan jarraitzen du. Justin Rose da liderra, eta 69. postuan da Adrian Otaegui gipuzkoarra.

Munduko sailkapena:

1. Justin Rose (ING) 9.9274 (batezbesteko puntuazioa)

2. Brooks Koepka (AEB) 8.8747

3. Dustin Johnson (AEB) 8.7758

4. Justin Thomas (AEB) 8.1149

5. Bryson DeChambeau (AEB) 7.8027

6. Jon Rahm (EUS) 6.3976

7. Xander Schauffele (AEB) 6.3564

8. Rickie Fowler (AEB) 6.1973

9. Rory Mcllroy (NIR) 5.9153

10. Francesco Molinari (ITA) 5.6563

--------

13. Tiger Woods (AEB) 5.1102

28. Sergio Garcia (ESP) 3.5319

32. Rafa Cabrera (ESP) 3.2698

50. Emiliano Grillo (ARG) 2.3616

59. Abraham Ancer (MEX) 2.0889

69. Adrian Otaegui (EUS) 1.8602