Beste kirolak
Maiatzaren 28an
Triatloia Bilbon, estreinakoz
Erredakzioa
Bilboko proba nazioarteko egutegian erreferente izatea nahi dute.
Maiatzaren 28an triatloia egingo da Bilbon lehenengoz. Nerbioi ibaian egin beharko dute igeri, Guggenheimetik, Udaletxeko zubiraino (1.900 metro) gero Artxandara igoko dira Viverotik bizikletaz (90 kilometroko zirkuitua) eta korrika Abandoibarran egingo dute (beste 21 kilometro).
Virginia Berasategui atleta bilbotarra pozik agertu da triatloia Bilbon egitearekin. ''Ilusio'' berezia egiten diola aitortu du eta Bilboko itsasadarrean igeri egitea ''sekulakoa'' dela iritzi dio.