Itxi

Beste kirolak

Suitzan

Nahia Quincocesek zilarra irabazi du mendi eskiko munduko txapelketan

eitb.eus

Bizkaitarrak bigarren denborarik onena egin du errelebo proban, Marta Garciarekin eta Claudia Galiciarekin hirukotea osatuz. Urrea Frantziak irabazi du.

  • Nahia Quincoces

    Nahia Quincoces

Nahia Quincoces bizkaitarra munduko azpitxapelduna da Suitzan jokatzen ari diren mendi eskiko txapelketetan bigarren egin ostean. Quincocesek zilarra jantzi du errelebo proban Marta Garciarekin eta Claudia Galiciarekin hirukotea osatuz.

Urrezko domina Frantziako hirukoteak irabazi du, eta brontzezkoa, berriz, Suitzakoak.