Itxi

Beste kirolak

8.516 metroko mendia

Juanito Oiarzabalek Lhotse mendia igo nahi du maiatzean

Erredakzioa

Mendi hau munduko laugarren garaiena da 8.516 metroko altuera duelarik.

Juanito Oiarzabal mendizalea Lhotse mendia igotzen saiatuko da maiatzaren erdialdetik aurrera. Hamalau zortzimilakoak berriro igotzeko proiektuaren barruan dago espedizio hau.

Gasteiztarrak prentsaurrekoan aurkeztu du espedizioa eta "proiektu pertsonala" dela baieztatu du, masa espedizioetatik erabat aldenduta.

Carlos Paunerrek eta Carlos Soriak lagunduko diote besteak beste zortzi pertsonek osatuko duten taldean. Lohtse mendiaren gailurra harrapatuz gero, 25 igoera izango lituzke Juanitok mendi gailurrenetara eta bost geratuko zaizkio 14 zortzimilakoak errepikatzeko proiektua bukatzeko.

Apirilaren 5ean jarriko da abian espedizioa eta Juanitok oraintsu Aconcaguara egin dituen bi espedizioetako aklimatazioa aprobetxatuko du 5.400 metroko kanpamendu basera iristeko apirilaren erdialdean.

Data horretatik aurrera mendizaleek beste bi kanpamendu montatuko dituzte eta "baldintza egokiei" itxoingo diote maiatzaren bigarren hamabostaldian gaina erasotzeko.