Beste kirolak
Ez du ADO bekarik
Sergio Sanchez: 'Domina bat lortu eta horrekin joko nuke Lissaveztky'
A.B.
Erredakzioa
Leongo korrikalariak esan du lotsa ematen diola kirolari moduan Espainiako selkzioko elastikoa janztea. Espainia herrialde lotsagarria dela ere esan du.
Korrilakari honek argi uzti nahi izan du kirolari moduan lotsa ematen diola Espainiako selekzioaren elastiko jantzi behar izateak: "Atleta moduan lotsa ematen dit Espainiako selekzioaren elastikoa jantzi behar izateak".
Sergiok ez dauka kirolariei laguntzeko ematen zaien ADO beka eta haserre dago horregatik. "Espainia herrialde lotsagarria da. Munduko azpitxapelduna naiz, bi Europako errekor ditut eta ez daukat ADO beka. Baina, ''Galgo operazioan'' murgilduta dauden askok badute beka hori", adierazi du Sergiok.
Jaime Lissavetzkyk egindako gestioarekin ere oso haserre dago Sanchez. "Domina olinpikoa irabazi nahi dut Lissavetzkyk zoriontzera etorri dadin. Hori gertatzen denean dominarekin aurpegian joko dut eman didan laguntzagatik. Kaka da eman didan laguntza hutsaren parekoa", esan du leongo korrikalariak.
Bezabeh kasuari buruz ere hitz egin du eta hemen ere ez du Lissavetzky toki onean utzi. "Bezabeh Europako kross txapelduna izan zenean erregea bailitzan hartu zuen Lissavetzkyk. Natalia Rodriguezek, Ruth Beitiak eta Sergio Sanchezek meritu handiagoko dominak lortu zituzten eta ez zen telebistarik ere egon, guztia politika da. Domina horiek ez dira Lissavetzkyrenak, gure entrenatzaileenak baizik. Ondoren, Bezabeh eskuetan trasfusio poltsa bat zuela harrapatu zutenean ezkutatu egin zen eta zuen aurpegia eman. Bezabehek gaztelaniaz ez zekiela eta ez zuela ezer ulertzen esan zuen bakarrik", azpimarratu zuen Sergio Sanchezek.