Publizitatea
Itxi

2019/04/08

20:45

Beste kirolak

GOLFA

Ciganda laugarren izan da Kalifornian jokatu den ANA Inspiration txapelketan

EITB.EUS

Jin Young Ko garailearengandik bost kolpera amaitu du nafarrak.

  • Carlota Ciganda.

    Carlota Ciganda. Artxiboko argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Carlota Ciganda golf-jokalaria laugarren sailkatu da asteburu honetan jokatu den ANA Inspiration (Kalifornia, AEB) txapelketan.

Jin Young Ko irabazleak (278 kolpe guztira) baino bost kolpe gehiago behar izan ditu ultzamarrak (283) lau egunetako ibilbidea betetzeko. Horrenbestez, hego-korearrak LPGAn lortzen duen laugarren txapelketa izan da Kaliforniakoa, eskuratzen duen lehen "handia", hain justu ere.

Nafarrak 68 kolperekin amaitu zuen igandeko jardunaldia (lau birdie lortu zituen), eta horri esker hainbat postu egin zituen gora, laugarrenera iritsi arte.

Cigandak munduko 10 golf-jokalari onenen artean sailkatuta jarraitzen du beste astebetez, hamargarren tokian, alegia.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena