Publizitatea
Itxi

2019/04/14

17:43

Beste kirolak

Atletismoa

Martin Fizek 55 urtetik gorako marka hautsi du Parisen 2:27:45eko denborarekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Estatu mailako aurreko marka 1992tik zegoen ezarrita Manuel Rosales korrikalariarengandik 2:32:26ko denboran eta arabarrak ia bost minututan jaitsi du.

  • Martin Fiz, korrikalaria.

    Martin Fiz, korrikalaria.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Martin Fiz arabarrak 55 urtetik gorako marka hautsi du Parisen 2 ordu 27 minutu eta 45 segundoko denborarekin. Maratoiko munduko txapeldun izandakoa da Fiz duela 24 urte.

Estatu mailako aurre marka 1992tik zegoen ezarrita Manuel Rosales korrikalariarengandik, zeinak 2 ordu 332 minutu eta 26 segundotan burutu zuen distantzia bera, eta arabarrak ia bost minututan jaitsi du marka Parisen non 50.000 korrikalari baino gehiagok hartu duten parte.

Probako azkarrena, berriz, Abrha Milaw etiopiarra izan da, zeinak 2 ordu, 7 minutu eta 4 segundotan helmugaratu den. Gelete Burka etiopiarra izan da, bestalde, aurreneko neska helmugaratzen, 2 ordu, 22 minutu eta 48 segundotan.

Fizek munduko sei maratoi handiak irabazi ditu jada beterano mailan, eta atzetik aurrerako lasterketa egin du. "Azken zatian dena ematera abiatu naiz, basoko zonaldea oso gogorra, baina ondo dofisikatu dut eta neure helburua lortzeko ahalegin guztiak egin ditut", azaldu du arabarrak Corredor aldizkarian.

 


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;