Itxi

Beste kirolak

Herri Kirolak

Asteazkenean, 5 Kirol Txapelketako finala, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean

eitb.eus

Aitzol Atutxa eta Inhar Urruzuno Xabier Orbegozo (Arria V.a) eta Iñaki Eizmendiren kontra arituko dira finalean.

  • Aitzol Atutxa

    Aitzol Atutxa

Asteazken honetan, maiatzaren 1ean, 5 Kirol Txapelketako Binakako Finala jokatuko da Bilboko Bizkaia Frontoian, 12:00etan.

Aitzol Atutxak eta Inhar Urruzunok Xabier Zaldua eta Jexus Mari Iruretagoiena, Izeta III.a, garaituta lortu zuten finalerako txartela, Gatikan.

Nobedadeak

Asteazkeneko ekitaldian, Nerea Egurrola eta Garazi Arruti 25 kiloko txingekin egindako marka hausten saiatuko dira. Xanta Sousak 2006an egin zuen marka hobetzeko, 55 plazatik gora egin beharko dituzte.