Beste kirolak
Maiatzaren 7an hasiko da
Euskaltelek Giroko etaparen bat irabaziko du
Erredakzioa
Kiroljokoa apustuek diotenez.
Larunbatean hasiko da Italiako Giroa eta euskal zaletuen begiradak Igon Antonengan jarrita daude, denboraldiko lehen lasterketa handirako Euskalteleko liderra. Giroko&' || 'nbsp; etaparen bat irabaziko al du Antonek? Beste Euskaltelen bat izango da taldearen italiar itzuliko palmaresa estreinatuko duena?
Apustuak termometro ona dira zaletuek uste dutena neurtzeko eta dagoeneko Kiroljokoan erakusten ari dira Euskaltelekin daudela, eta bereziki Igor Antonekin. Izan ere,&' || 'nbsp; iragarpenak Euskaltelek etaparen bat irabaziko duelaren aldekoak dira, baietza 1,65 ordaintzen baita jokatutako euro bakoitzeko eta ezetza 2 ordaintzen da. Giroa irabazteko&' || 'nbsp; Alberto Contador da faborito nagusia, alde handiarekin gainerako txirrindulariei dagokionez: bere garaipena 1,70 ordaintzen da jokatutako euro bakoitzeko eta hurrengo&' || 'nbsp; faboritoena, Nibali eta Scarponi, 5,10 eta 5,30, hurrenez-hurren.
Kiroljokoan hainbat iragarpen egin ditzakete zaletuek Giroari buruz, hala nola, etapa bakoitzaren irabazlea, mendiko irabazlea, taldekako irabazlea edo txirrindularien arteko&' || 'nbsp; buruzburukoak. Kiroljokoak aldez aurreko apustuak eta zuzenekoak eskaintzen ditu, hau da, etapa bakoitzean zehar apustu egiteko aukera.
Giroa irabazteko Kiroljokoaren faborito nagusien kuotak honako hauek dira:
Contador 1,70
Nibali 5,10
Scarponi 5,30
Menchov 8,50
Igor Anton 12,00