Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Muguruza, kanporatuta Wimbledoneko lehen txandan

Erredakzioa

Garbiñe Muguruzak porrota jaso du Beatriz Haddad Maia, 6-4 eta 6-4ko emaitzarekin. All England Clubean jaso duen porrot handienetako bat da Muguruzarentzat.

0:19
Garbiñe Muguruza

Garbiñe Muguruza 2019ko Wimbledonetik at geratu da lehen txandan. Ondorioz, 2017ko txapeldunak agur esan dio Grand Slam britainiarrari. Beatriz Haddad Maia munduko 121.aren aurka galdu du, 6-4 eta 6-4ko emaitzarekin.

Muguruzak Wimbledonen jaso duen porrot esanguratsuenetako bat da aurtengoa. Izan ere, ez zuen Wimbledoneko lehen txandan galtzen, 2014tik. Iaz, ezin izan zuen 2017ko titulua defendatu, bigarren txandan kanporatua izan baitzen.