Beste kirolak
BAT Basque Team
Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza: Haizea eta muturreko tenperaturak
Erredakzioa
Asteazken honetan hutsik dagoen radar estazio batera iristea dute helburu, Groenlandian egingo dituzten 2.300 kilometroetan zehar aurkituko duten eraikuntza bakarra.
"Hauxe alpinismo horizontala da", dio Zabalzak. NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioko kideek, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzak, Groenlandian zehar jarraitzen dute. Haizea lagun dute eta horri esker azkar aurrera egin ahal izan dute.
Bestalde, tenperaturak muturrekoak dira (30 grado zero azpitik). Zailtasunak asko dira, baina mendizaleak baikor agertu dira eta Thule dute helburu.