Itxi

Beste kirolak

Ostegunetik larunbatera

Bilboko jauziak ikusteko aholkuak eta gomendioak

Ikuskizuna topagune bihurtzeko eta seguru ospatzeko, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat gomendio eman dituzte.

  • Aurreko edizioko irudia

    Aurreko edizioko irudia

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Salbeko zubiaren inguruetara garraio publikoan bertaratzea gomendatzen dute, eta jende-pilaketak saihesteko nahikoa denboraz egitea.

Ikuskizun hau topagune bihurtzeko eta seguru ospatzeko, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hurrengoak gomendatzen dituzte:

> Aglomerazioak saihesteko, garaiz joatea ikusteko guneetara.

> Ekitaldiaren gunean segurtasunaz arduratzen diren antolaketako arduradunen eta inguruan egongo diren Udaltzaingoaren nahiz Ertzaintzaren adierazpenei arreta eskaintzea.

> Ikusteko guneetan aglomerazioak saihesteko irteera- eta sarrera-kanalak egongo dira.

> Ihesbiderik hurbilena non dagoen jakitea gomendatzen da.

> Txapelketak iraun bitartean, ezingo da Salbeko zubira iritsi.

> Gogoan izan Salbeko zubitik ezin izango direla jauziak ikusi, ezta zubian bertan egon ere.

> Itsasadarrean larrialdietarako zerbitzu-kanal bat egongo da eskuinaldeko bazterrean. 15 metroko zabalera izango du, baina itsasontziek ezin izango dute erabili. Balizatuta egongo da, eta handik irteteko eta larrialdiko kasuetarako baino ezin izango da erabili.