Beste kirolak
Roland Garros
Djokovic, geldiezina
Erredakzioa
Jarraian bere 41. garaipena lortu zuen Victor Hanescu errumaniarra gaindituta. Federerren marka berdindu du eta McEnroerena garaipen bakarrera dauka.
Nokav Djokovic serbiarra bolada onean dago, argi eta garbi. Jarraian bere 41. garaipena batu du Roland Garrosen Victor Hanescu errumaniarra mendean hartuta. Hirugarren kanporaketarako sailkatu da.
Hanescuk lesionatuta utzi behar izan zuen partida markagailua 6-4, 6-1 eta 2-3 zenean, 89. minutuan. Garaipen honekin Roger Federer eta Bjorn Borgen markak berdindu ditu serbiarrak eta John McEnroerena garaipen bakarrera dauka.