Itxi

Beste kirolak

30-16

Bera Berak ia erabakita utzi du LK Zugen aurkako kanporaketa

Agencias | Redacción

Super Amara Bera Berak 30-16ko emaitzarekin irabazi dio LK Zugi, eta birtualki erabakita utzi du EHFko lehen txandako kanporaketa.

  • Bera Bera - LK Zug. Argazkia: Bera Bera

    Bera Bera - LK Zug partidako irudia. Argazkia: Bera Bera

Super Amara Bera Berak garaipena lortu du LK Zugen aurka (30-16) eta ia erabakita utzi du EHF TXapelketako lehen txandako kanporaketa. Bigarren zatian egindako lana izan da gakoa, talde suitzarrak sei gol bakarrik sartu baititu atsedenaldiaren ostean.

Erritmoa hartzea kosta zaio talde gipuzkoarrari. Urduri kantxaratu dira Bera Berako jokalariak, eta aurkariak abantaila hartu du. Hala ere, pixkanaka maila hartzen joan da etxeko taldea, eta bost goleko abantailarekin heldu da lehen zatiaren amaierara (14-9).

Bigarren zatian, aldiz, jaun eta jabe izan da Bera Bera. Defentsako lan bikaina egin du talde gipuzkoarrak, eta ez dio aukerarik eman LK Zugi. Amaieran, garaipena Super Amara Bera Berarentzat, 30-16ko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

30.- Súper Amara Bera Bera: Castellanos, Cardoso (4), Menéndez (4), Arrojeria (3), Arderius (2), Pizzo, Boada (6), Teres, Cesáreo, Maitane Etxeberria (3), Gil (8), Moreno, Oliveira, De Arruda, Briones.

16.- LK Zug: Stutz, Abt Baumann (4), Cavallari (1), Gwerder, Hasler-Petrig (4), Heinzer (1), Hess (2), Innes, Kahr (1), Petursdotir, Scherer (1), Speerli, Stutz, Tschamper (1), Wegmüller (1).

Partzialak: 2-4; 6-6; 7-8; 10-9; 13-9; 14-9- atsedenaldia- 17-10; 21-12; 24-14; 27-14; 29-15; 30-16.

Epaileak: Cipov eta Klus (Eslovenia). Arrojeria, Wegmuller, Tschamper, Hess (2), eta Kahr jokalariak kanporatu dituzte.