Itxi

Beste kirolak

Behin behinekoa

Jon Rahm eta Carlota Ciganda, Tokio 2020rako 'txartelarekin'

Agentziak | Erredakzioa

Gizonezkoen behin betiko zerrenda ekainaren 22ko rankingarekin itxiko da eta emakumezkoena hilaren 29koarekin.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm

Olinpiar Jokoak hasteko hamar hilabete falta direnean Jon Rahm bizkaitarrak eta Carlota Ciganda nafarrak txartela dute Tokion parte hartzeko.

Gaur eguneratu da ranking ofiziala eta bertan Rahm bosgarren tokian dago, Sergio Garcia hamabosgarren, Ciganda hamabigarren eta Azahara Muñoz hogeigarren dago. Guztira 60 gizon eta 60 emakume onartuko dira Olinpiar Jokoetan.

Gizonezkoen behin betiko zerrenda ekainaren 22ko rankingarekin itxiko da eta emakumezkoena hilaren 29ko sailkapenarekin.