Itxi

Beste kirolak

Boxeoa Bilbon

Gagok azaroaren 16an defendatuko du Europako titulua, Bilbon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Boxeolari bilbotarrak Marc Vidal katalana izango du aurrez aurre luma pisuko Europako txapelari eusteko asmoz. Borrokaldia Bilboko Bizkaia Frontoian izango da.

  • Andoni Gago, con su cinturón europeo

    Andoni Gago, con su cinturón europeo. Foto: EFE

Andoni Gago bizkaitarrak (34 urte) luma pisuko Europako txapela defendatzeko borroka saioa izango du azaroaren 16an, Bilbon. Boxeolari bizkaitarraren aurkaria Marc Vidal (31 urte) katalana izango da, Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den borrokaldian. Hala, baieztatu du astelehen honetan Gagoren kirol ibilbidea kudeatzeaz arduratzen den MGZ Promotions enpresak.

'El Machito' Gagok (22, 6 KO-3-3) joan zen ekainaren 9an jantzi zuen bere pisuko Europako txapeldunaren gerrikoa, Jesus Sanchez madrildarrari puntutara ahobatezko erabakirik gabe irabazi ostean.

Bigarren aldia izango da Gagok eta Vidalek (12, 5 KO-2-5) elkarren aurka jardungo dutena. Hala, 2014ko azaroan, Gagok ahobatezko erabakiz garaitu zuen ordura arte porrotik ez zeukan 'La Guerra', Espainiako txapelaren lehendabiziko defentsa izan zuen borrokaldian.