Itxi

Beste kirolak

Azaroaren 10ean

Behobia-Donostia, hauteskunde orokorren egun berean egiteak ekarriko dituen aldaketak

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Fortuna taldeko antolatzaileek simulazio bat egin dute Hiru Hondartzetako Krosean ByPass teknikaz baliatuz, hauteskunde eguneko trafikoa ez oztopatzeko baliabideak aztertuz.

  • Behobia-Donostia lasterketaren artxiboko argazkia

    Behobia-Donostia lasterketaren artxiboko argazkia

Behobia-Donostia lasterketa jendetsua azaroaren 10ean egingo da, alegia, hauteskunde orokorrak egingo diren egun berean. Antolakuntzakoek adierazi dutenez, "ibilbidean zehar igarotzen diren herrietako agintariekin harremanetan daude, arazoak gutxitu eta irisgarritasuna errazte aldera".

Simulazio sistema

Horretarako, Hiru Hondartzeko Kros ezaguna hartu dute hizpide eta bertan simulazio bat egin dute ByPass teknikaz baliatuz. Esate baterako, txiribituaren hotsa entzun bezain pronto, antolakuntzako partaideek ibilbidea une batetik bestera aldatu, eta korrika ari direnak metro gutxitan erraiez mugitzen dituzte, era berean, herritarrek zebra-bidea gurutzatu ahal izateko.

Zer gertatuko litzateke lasterkariak hauteskundeetarako mahaikide gisa izendatzen baldin badituzte?

Lasterketan parte hartzeko izena eman duten 33.000 korrikalariak beldur dira ea hauteskundeetan mahaikide gisa egon behar baldin badute; kasu horretan, ezingo ezingo baitzuten proban parte hartu. Adibide gisa, Donostia eta Irungo zonaldeko Hauteskunde Batzordeak helarazitako mezua honakoa izan da: "izen ematean ordaindutako diru kantitatea ez da aitzakia izango mahaikide gisa ez aritzeko".

Ondorioz, antolakuntzak erabaki bat hartu behar izan du honen inguruan, eta beraz, Fortuna taldeko partaideen hitzetan, hauteskundeetako mahaikide gisa aritu behar diren lasterkariei datorren urtera arte lagako diete lasterketan parte hartzeko eskubidea.

"Behobia Gaztea" lasterketa, bertan behera

Erabakiak erabaki, Fortuna taldeak hartu beharreko zailena honakoa izan da, zein eta "Behobia Gaztea" proba bertan behera uztea. Izan ere, nahiz eta proba nagusiak aldaketa handirik gabe egingo duen aurrera, lasterketa honetan aritzen diren 14 eta 18 urte bitarteko parte hartzaileak izan dira albistearen aurpegirik ilunena jaso dutenak. 

"Zinez, oso zaila izan dela erabaki hau hartzea, ezinezkoa izan zaigu aurreikusitakoa aurrera eramatea, izan ere, lasterketa honen ibilbideak hauteskunde-eskoletako sarrera oztopatuko luke, eta ondorioz, ez dugu beste aukerarik izan", adierazi dute Fortuna taldeko antolatzaileek.