Beste kirolak
Bere kirol-ibilbideagatik
Edurne Pasaban, 2010eko euskal herritar unibertsala
Erredakzioa
Mendizale tolosarrak 2000. urtean Juanito Oiarzabalek jasotako saria jaso du oraingo honetan.
Edurne Pasaban mendizale tolosarrak irabazi du ''Euskal herritar unibertsala 2010'' saria, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak sortutako golardoa.
Euskadiren irudia kanpoan zabaldu duten pertsona, elkarte edo euskal entitateak saritzea da golardo honen helburua.
Kazteariek galdetuta, Juan Cid Euskadiko Kutxaren Komunikazio Arduradunak esan du saria eman diotela Pasaban bere kirol-ibilbide oparoagatik.
Juanito Oiarzabalekin izandako polemikak sarian eraginik izan behar ez duela esan du Cidek, eta gogorarazi du Oiarzabalek 2000. urtean jaso zuela golardoa eta biek barkamenak eskatu dizkiotela elkarri.
Saritua
Edurne Pasaban 8.000 metro baino gehiago dituzten munduko 14 mendiak igotzen aurreneko emakumea izan da eta 2009an Eusko Jaurlaritzaren beste sari bat jaso zuen, "Lan Onari" saria, hain zuzen ere.