Itxi

Beste kirolak

42. edizioa

Zurich Donostiako Maratoia, gaur, zuzenean, EiTBn

eitb.eus

ETB1ek eta eitb.eus-ek lasterketa emango dute, 12:00etatik hasita.

  • Korrikalariak, Donostiako kaleetan

    DonostiakoMaratoiaren 42. edizioak parte-hartze marka berria ezarri nahi du. Argazkia: Efe.

Donostiako Maratoiak 42. edizioa beteko du gaur eta 8.000 partaide baino gehiago bilduko ditu. Hiru distantzia korrituko dira: maratoia, maratoi erdia eta 10K. 

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute lasterketa.

Parte-hartzaileen artean elite kategoriako hainbat  daude: Etiopiatik, Keniatik eta Eritreatik, baina, guztira 60 herrialde ezberdinetatik etorritako korrikalariak batuko dira. Lasterketako marka, gizonezkoen kategorian, 2002an ezarri zuen Timothy Tergatek Bi ordu, 9 minutu eta 34 segundoko denbora eginda. Parte-hartzaileen % 27,5 emakumezkoak dira.

10K lasterketako irteera 8:40ean izango da, eta maratoiarena eta maratoi erdiarena, 9:00etan.