Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Espainia, Davis Kopako txapeldun

Erredakzioa

Rafael Nadalek mendean hartu du Shapovalov 6-3 eta 7-6ko emaitzarekin finaleko lehen partidan, eta Roberto Bautistak neurketa irabazi dio Auger-Aliassimeri, 7-6 eta 6-3ko emaitzarekin.

  • Espainiako Davis Kopako selekzioa. Argazkia: EFE

    Espainiako taldea, Davis Kopako garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Rafael Nadalek garaipena lortu du Denis Shapovaloven aurka 6-3 eta 7-6ko emaitzarekin, Espainiaren eta Kanadaren arteko finaleko bigarren partidan eta Davis Kopako titulua eman dio Espainiako selekzioari. Lehenago, finaleko lehen neurketan, Roberto Bautistak irabazi egin dio Felix Auger-Aliassimeri, 7-6 eta 6-3ko emaitzarekin.

Espainiako selekzioak irabazi duen seigarren Davis Kopa izan da 2019koa. Lehenago, hauek irabazi ditu: 2000. urtean, Australiaren kontra, Bartzelonan; 2004an, AEBren kontra, Sevillan; 2008an, Argentinaren kontra, Mar del Platan; 2009an, Txekiar Errepublikaren kontra, Bartzelonan; eta 2011n, Argentinaren kontra, Sevillan.

6. titulua poltsikoratuta, Espainia Suediak dituen 7etatik bakarrera dago, eta Frantziak eta Erresuma Batuak dituzten 10etatik hirura. Australiak 28 aldiz irabazi du, eta AEBk ditu Davis Kopa gehien: 32.