Itxi

Beste kirolak

Golfa

Jon Rahm, munduko sailkapeneko hirugarren postuan

Agentziak | Erredakzioa

Dubain irabazita, Barrikako golf jokalariak bi postu egin ditu gora sailkapen horretan. Bizkaitarrak Europako jokalari onenaren postuan amaituko du urtea, lehen aldiz.

1:20
Jon Rahm. Argazkia: EFE

Jon Rahmek DP World Tour Championship irabazi zuen asteburuan, eta, horri esker, Europako Zirkuituko jokalari onenaren postuan amaituko du urtea.

Emaitza horri esker, Barrikako golf jokalariak bi postu egin ditu gora munduko sailkapenean, eta hirugarren kokatu da. Brooks Koepka estatubatuarra dago rankingeko lehen postuan, eta Rory McIllroy irlandarra dago jarraian, bigarrenean.

Jon Rahmek orain arte sailkapen horretan izan duen posturik onena bigarrena da, eta Dubain lortutako garaipenari esker eskura du berriro.

Bizkaitarrak Europako jokalari onena bezala amaituko du urtea, lehen aldiz.