Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Kerman Lejarragaren konbatea Bartzelonatik, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

eitb.eus

Horrekin batera, Violeta Gonzalezek eta Melania Serrochek Europako oilar pisuen txapelketako titulua izango dute jokoan.

  • Lejarraga, Anavesyanen aurkako konbatean, iragan irailean

    Lejarraga, Anavesyanen aurkako konbatean, iragan irailean. Argazkia: Efe.

Kerman Lejarraga boxeolari bizkaitarra azaroaren 30ean itzuliko da ring gainera, Bartzelonan, eta superwelter pisuan borrokatuko da Anderson Clayton brasildarraren aurka.

Lejarragaren azken agerraldia joan zen irailaren 28an izan zen, David Avanesyan errusiarraren aurka. Bilbon jokatu zen borrokaldiak porrota ekarri zuen bizkaitarrarentzat, welter pisuko Europako Txapelketako gerrikoaren lehian.

Vall d’Hebron kiroldegian jokatuko den konbatearekin, Lejarragak superwelter pisuetara emandako saltoa berretsiko du, welterra behin betiko atzean utzita.

'Morgako errebolberra' kategoriaz igo da Avanesyanen kontrako bi borrokaldietan pisua emateko arazoak izan eta gero. Aipatu bi borrokaldiak Lejarragak orain arte izan dituen porrot bakarrak izan dira. Lejarragak 28 garaipen ditu bere ibilbidean, horietako 23 KOz eta ez du balio gabeko borrokaldirik.

Emakumezkoetan, Europako txapelketa jokoan

Violeta Gonzalez oilar pisuetako Espainiako txapelduna Melania Serrocherekin borrokatuko da Europako Txapelketako tituluagatik. Kataluniarra izan da Bizkaian bizi den Oviedotarra irabazteko gai izazn den bakarra.

Bi konbateak ETB1ek eta eitb.eus-ek emango dituzte, 23:30etatik aurrera.