Itxi

Beste kirolak

Australiako Irekia

Muguruzak Bertens kanporatu eta Pavlyuchenkova izango du aurkari final-laurdenetan

Erredakzioa

Garbiñe Muguruzak 6-3 eta 6-3ko emaitzarekin irabazi du munduko sailkapeneko 10. postua betetzen duen tenislariari eta Australiako Irekiko final-laurdenetarako txartela lortu du.

  • Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE

    Garbiñe Muguruza, zaleak agurtzen Bertensen aurka garaipena lortu ostean. Argazkia: EFE

Garbiñe Muguruzak garaipena lortu du Kiki Bertensen aurka (6-3 eta 6-3) eta Anastasia Pablyuchenkova izango du aurkari Australiako Irekiko final-laurdenetan.

Partidari bikain ekin dio Muguruzak, nagusi izan da, eta lehen seta 6-3o emaitzarekin irabazi du. Bigarren setean ez da neurketaren gidoia aldatu, eta bigarren setean (6-3) ez dio aukerarik eman munduko sailkapeneko 10. postua betetzen duen tenislariari.

2018an Rolnad Garroseko laugarren txanda gainditu zuenetik, Garbiñe Muguruzak ez zuen lortzen Grand Slam bateko final-laurdenak jokatzea. Badirudi, maila gorenera bueltatzen ari dela Conchita Martinez entrenatzailearen eskutik.