Itxi

Beste kirolak

Golfa

Rahmek munduko sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen du

Erredakzioa

Jon Rahm bizkaitarrak bigarren amaitu zuen Farmers Insurance Irekia, garaile izan zen Marc Leishmanengandik kolpe bakarrera.

0:43
Jon Rahm

Jon Rahm bigarren izan zen Farmers Insurance Irekian, San Diegon (Kalifornia) jokatu zen PGA Tourreko txapelketan. Golf jokalari bizkaitarrak Marc Leishman garailearengandik kolpe bakarrera bukatu zuen, 274 kolpeko txartelarekin.

Txapelketako azken jardunaldira lehen postuan heldu zen Jon Rahm, baina hasiera txar batek garaipena lortzeko aukerarik gabe utzi zuen. Leishmanek lortu zuen garaipena, eta Rahm izan zen bigarren.

San Diegon lortutako bigarren postuaren ostean, Jon Rahmek munduko sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen du. Brooks Koepka da liderra, eta Rory McIloryk betetzen du bigarren postua.

Munduko sailkapena:

1. (1) Brooks Koepka (AEB) 397.03 puntu
2. (2) Rory McIlroy (II) 456.61
3. (3) Jon Rahm (EUS) 411.75
4. (4) Justin Thomas (AEB) 355.10
5. (5) Dustin Johnson (AEB) 272.33
6. (6) Tiger Woods (AEB) 252.01
7. (7) Patrick Cantlay (AEB) 273.93
8. (8) Justin Rose (ING) 278.25
9. (9) Xander Schauffele (AEB) 293.68
10. (10) Tommy Fleetwood (ING) 300.25