Beste kirolak
Tenisa
Djokovicek Australiako Irekia irabazi du, finalean Thiem mendean hartuta
Erredakzioa
Novak Djokovicek urteko lehen Grand Slama irabazi du. Finalean Dominic Thiem gainditu du, 4-6, 6-4, 6-2, 3-6 eta 4-6ko emaitzarekin.
-
Novak Djokovic, Australiako Irekiko txapeldunaren garaikurrarekin. Argazkia: EFE
Novak Djokovicek irabazi du 2020ko Australiako Irekia, finalean Dominic Thiem mendean hartuta, 4-6, 6-4, 6-2, 3-6 eta 4-6ko emaitzarekin, bost setetan. Djokovicek bere 17. Grand Slama erdietsi du, Rafael Nadalengandik (19) bira dago, eta Roger Federrerengandik (20) hirura. Gainera, serbiarra da ATP rankingeko serieko lehena garaipen honi esker.
Lehen seta Djokovicek irabazi du (4-6), baina Thiemek bigarren setean nagusituta (6-4) erantzun dio. Hirugarren setean ere austriarra izan da nagusi (6-2). Estu ibili da Djokovic, eta huts egiteko aukerarik gabe heldu da laugarren setera; serbiarrak, ordea, seta irabazi (3-6) eta bosgarrena behartu du. Set erabakigarrian, Novak Djokovicek sendo jokatu du, garaipena lortu (4-6), eta txapelketa irabazi du.