Beste kirolak
12.500 ikusleen aurrean
Bidasoa eta Anaitasuna, prest Madrileko Kopa Kaxa Magikoan jokatzeko
eitb.eus
Final-laurdenetako bi partidak zuzenean eskainiko dituzte ETB1k eta eitb.eus-ek. Finalerdiak larunbatean izango dira eta finala igandean, arratsaldeko 18:00etan.
-
El Bidasoa busca la fina en la Copa
Madrilek 2020ko eskubaloiko Kopa hartuko du aste honetan 12.500 ikusle sartzen diren Kaxa Magikoan.
Ostiralean hasi eta igandean amaituko den lehiaketan bi euskal talde daude Bidasoa Irun eta Anaitasuna eta Benidorm eta Cuencaren aurka neurtuko dituzte indarrak, hurrenez hurren.
Final-laurdenetako bi partida horiek ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira.
FINAL-LAURDENAK
Ostirala 6
12:00, BIDASOA IRUN - BM. BENIDORM. Zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en
16:15, ABANCA ADEMAR LEON - BM LOGROÑO
18:30, HELVETIA ANAITASUNA - LIBERBANK CUENCA. Zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en
20:45, BARTZELONA - FRAIKIN BM. GRANOLLERS
FINALERDIAK
Larunbata 7
20:45
18:30, ETB4n eta eitb.eus-en, euskal talderik balego
FINALA
Igandea 8
18:00