Itxi

Beste kirolak

Surfa

Leticia Canalesek hirugarren postu historikoa lortu du Sydney Surf Pro txapelketan

Basque Team

Emaitza honi esker 6.500 puntu lortu ditu munduko zerrendan postuak igotzeko. 

1:17
Leticia Canales

Sopelako Leticia Canales surflaria fisikoki ezin hobeto dago, eta emaitzak goiz edo berandu iritsi behar ziren. Manly Beachen izan da, bertan surf epikoa erakutsi du, presarik gabeko baina etenik gabeko errondak gainditzen lagundu diona, lasaitasunari eutsiz eta une bakoitzean erabaki egokiak hartuz.
 
Leticia txapelketan sartu zen lehen kanporaketan eta lan bikaina egin behar izan du txapelketako azken fasera heltzeko, munduko 60 surflari onenen aurka, lehiaketa honetan parte hartzen duten bakarrak.
 
Lehen fasean Nishimoto eta Hashimoto japoniarrak atzean utzi eta Molly Picklumekin batera aurrera egin zuen. Bigarren kanporaketan MacGonagle eta Bulard erori ziren eta Leticiak aurrera jarraitu zuen Johanne Defayrekin batera. Hirugarren kanporaketan, bi australiarrekin zuen borrokan, Andrew kanporatu zuten, baina borroka gogorrena laugarren errondan iritsi zen. Leticiak Defay frantziarra gainditu zuen, CT zerrendako zortzigarrena.

Final-laurdenetan Molly Picklumen aurka aritu zen berriro, eta oraingoan ere ez zuen amore eman. Leticiak 10.00ko puntuazioarekin gainditu zuen australiarra (9.23). Finalerdian Carissa Moore hawaiiarra izan du aurkari, ASP World Tourra lau aldiz irabazi duen surflaria. Carissak 13.07 lortu du finalerdietan, eta Canalesek 9.76.