Itxi

Beste kirolak

Baieztatuta

MotoGP txapelketa uztailaren 19an hasiko da

eitb.eus

Jerezeko Angel Nieto zirkuituak hartuko ditu lehenengo bi lasterketek. Abenduaren 13an amaitu daiteke Sari Nagusi gehiago jokatzen badira.

  • Viñales, ArgentinaN

    Viñales, ArgentinaN

Motoziklismoko Nazioarteko Federazioak eta Dorna Sports enpresak 2020ko MotoGPko denboraldiko egutegia jakitera eman dute.

Gehienez 17 lasterketa izango ditu Munduko Txapelketak eta lehenengoa Jerezen izango da uztailaren 19an.

Egutegi berriak sei lasterketa izango ditu Espainian, bi Jerezeko Angel Nieto zirkuituan, bi Aragoiko Motorlanden eta beste bi Valentziako Ricardo Tormon, Austriako Red Bull Ring zirkutuan bi jokatuko dira, Italiako Masco Simoncellin beste bi eta bana Frantziako Le Mansen, BartzelonaKO Katalunia Zirkuituan eta Txekiako Brnon.

EGUTEGIA

Uztailak 19, Espainia, Angel Nieto Jerez

Uztailak 26, Andaluzía, Angel Nieto Jerez

Abuztuak 09, Txekia, Brno

Abuztuak 16, Austria, Spielberg

Abuztuak 23, Italia, Styria Spielberg

Irailak 13, San Marino eta Riviera, Rimini Misano Adriatikoa

Irailak 20, Emilia Romagna, Misano Adriatikoa

Irailak 27, Katalunia, Bartzelona

Urriak 11, Frantzia, Le Mans

Urriak 18, Aragoi, MotorLand

Urriak 25, Teruel, MotorLand

Azaroak 08, Europa Valentziako Erkidegoa, Ricardo Tormo

Azaroak 15, Valentziako Erkidegoa, Ricardo Tormo

Uztailaren 31a baino lehen baieztatu behar dute:

AEB,  Circuit of The Américas

Argentina, Termas de Rio Hondo

Tailandia, Chang International Circuit Buriram

Malaysia, Sepang