Itxi

Beste kirolak

Boleibola

CV Sestaoren Superligako plaza, arriskuan

eitb.eus

Talde bizkaitarra arazo ekonomikoak tarteko mailari agur esatea baloratzen ari da.

  • CV Sestao

    CV Sestao

CV Sestaoren Emakumezkoen Superliga 2ko plaza arriskuan dago. Klubak diru laguntza nahiko ez ditu hurrengo denboraldiari bermearekin aurre egiteko. 2021. urtea hirugarrena jarraian izango litzateke estatuko Boleiboleko Bigarren Mailan.

Agiri baten bitartez "kolpe handia" izango litzatekeela bai klubarentzat eta bai euskal boleibolarentzat nabarmendu nahi izan dute, eliteko euskal ordezkari bakarra desagertu daitekeelako.

CV Sestao taldeak atzera pauso hori ematea oso serio aztertzen ari dela adierazi du, "kantxetan irabazitako sariari uko egitea babes ekonomikoagatik".

"Emakumeen kirolaren bultzadaren aldeko diskurtsoek ez dute babesik ez diru laguntzarik. Hainbeste urte itzalean lanean ari diren klubek emakumeen kirola ezagutzera emateko azken unean ez dute behar duten laguntza aurrera egiteko" gehitzen du komunikatuak.