Beste kirolak
Bi pertsona bizirik atera dira
Izotz-Hockeyko Lokomotiv taldea zihoan hegazkinak behea jo du
Erredakzioa
Pertsona bi bizirik atera dira istriputik. Bata tripulazioko kide bat eta bestea hockeyko jokalaria.
-
Istriputik bizirik atera den bi lagunetako bat. Argazkia: EFE
Gutxienez 44 pertsona hil dira gaur errusiako bidaiarien Yak-42 hegazkinak Yaroslvlen behea jota. Moskutik 200 kilometrora dago herri hau.
Hiru motorreko hegazkinean izotz hockeyko Lokomotiv taldea zihoan. Aireratu eta lasterrean behea jo zuen hegazkinak.
Yak-Service konpainiako hegazkina izan da behea jo duena eta Misnk Bielorusiako hiriburua zuen helburu. Pertsona bi bizirik atera dira istriputik errusiar iturriek diotenez. Bata tripulazioko kide bat eta bestea hockeyko jokalaria.