Beste kirolak
2021ra arte atzeratuta
Ironmaneko Munduko Txapelketak, bertan behera
eitb.eus
Sailkatze probak behin eta berriz bertan behera geratzea eta bidaiatzeko dauden arazoak txapelketak antolatzeko oztopo handiak izan dira.
Ironmaneko Munduko Txapelketako eta Ironman 70.3ko antolatzaileek iragarri egin dute bertan behera geratu direla bi ekitaldiak COVID-19aren pandemiagatik.
Bi txapelketak 2021ean egingo omen dira, Ironman 70.3 delakoa irailaren 17an eta 18an St. Georgen, (Utah, AEBn) eta Munduko Txapelketa Kailua-Konan, (Hawai, AEB), urriaren 9an.
Bertan parte hartzeko sailkatze probak behin eta berriz bertan behera geratzea eta bidaiatzeko dauden arazoak eta murrizketak, txapelketak antolatzeko oztopo handiak izan dira.
"Azken 43 urteetan lehendabizi izango da Ironmaneko mundiala egiten ez dela. Halere, eutsi egingo dugu eta atleta onenak 2021ean ikustea espero dugu", adierazi du Andrew Messickek, The Ironman Groupeko presidente eta zuzendari exekutiboak, argitaratutako agiria batean.