Itxi

Beste kirolak

Irailaren 3an

Bera Berak Elx izango du aurkari Erreginaren Kopako final-laurdenetan

Erredakzioa

Eskubaloiko XLI Erreginaren Kopako zozketa egin da astearte honetan. Super Amara Bera Berak Elxen aurka jokatuko du final-laurdenetan. Txapelketan Alhaurin de la Torren jokatuko da.

  • Eskubaloiko Erreginaren Kopa

    Eskubaloiko Erreginaren Kopako kuadroa. Argazkia: RFEB

Astearte honetan egin da eskubaloiko XLI Erreginaren Kopako zozketa, Malagako Alhaurin de la Torre herrian. Txapelketa El Limon pabilioian (Alhaurin de la Torre) jokatuko da irailaren 3a eta 6a artean. Eskubaloiko lehen txapelketa ofiziala izango da hau, koronabirusaren pandemia hasi zenetik.

Super Amara Bera Berak Elx izango du aurkari final-laurdenetan, irailaren 3an. Finalerdiak, irailaren 5ean (larunbatean) jokatuko dira, eta, finala irailaren 6an (igandean) izango da.

Bera Beraren eta Elxen arteko kanporaketako irabazlea, Aula Alimentos Valladolid-Club BM Atletico Guardes partidako garailearen aurka neurtuko da finalerdietan. Rincon Fertilidad-Rocasa Gran Canaria norgehiagokako garailea, BMC Liberbank Gijon-KH 7 BM Granollers lehiako irabazlearen aurka ariko da.

XLI Erreginaren Kopako final-laurdenetako partidak:

Super Amara Bera Bera - Elx

Aula Alimentos Valladolid - Club BM Atletico Guardes

Rincon Fertilidad - Rocasa Gran Canaria 

BMC Liberbank Gijon - KH 7 BM Granollers.