Publizitatea
Itxi

2020/09/17

21:20

Beste kirolak

6,15 metro

Duplantisek aire libreko pertika-jauziko munduko marka berria ezarri du

Erredakzioa

Suediarrak 6,15 metroko marka ezarri du Erroman egin den Diamond Leagueko proban. Zentimetro bategatik gainditu du Sergey Bubkak 1994tik zuen marka.

  • Armand Duplantis

    Armand Duplantisek aire libreko munduko marka berria ezarri du, Erroman. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Armand Duplantisek aire libreko pertika-jauziko munduko marka berria ezarri du, ostegun honetan Erroman egin den Diamond Leagueko proban, 6,15 metroko jauzia eginda.

Suediarrak zentimetro bakarragatik gainditu du 1994tik Sergey Bubka ukrainarrak zuen 6,14 metroko munduko marka. Duplantisek munduko marka ezarri zuen pista estalian, 6,18 metroko jauziarekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena