Beste kirolak
Alpinismoa
Juanito Oiarzabal Manasluko tontorrera heldu da
Erredakzioa
Gailurrean ikusmen eta arnasa hartzeko arazoak izan ditu eta laguntza behar izan du, baina dagoeneko 3. kanpamenduan da eta ostegunean basera iristea espero du. "Hunkituta" dagoela aitortu du.
Juanito Oiarzabalek Manasluko gailurrera (8.156 metro) iritsi da. Gaua 7.400 metrotan igaro du arabarrak eta goizean azken erasoa egin du.
Eguraldia lagun izan du, baina tontorrean ikusmen eta arnasa hartzeko arazoak izan ditu eta laguntza behar izan du. Dagoeneko hirugarren kanpamenduan da eta ostegunean basera heltzea espero du.
Manaslurekin, aurrerapauso handia eman du Oiarzabalek bere proiektuan: munduko hamalau zortzimilakoak birritan igotzearena. Lau baino ez zaizkio falta: Dhaulagiri (8.172metro), Nanga Parbat (8.127), Broad Peak (8.047) eta ShishaPangma (8.023).
"Nire lehen zortzimilakoa igo nuenean bezain pozik nago. Denborak aurrera egin ahala gogorragoa egiten zait eta horregatik poztasuna handiagoa da", adierazi du.