Beste kirolak
Munduko Errugbi Txapelketa
Zeelanda Berria, ‘bere’ txapelketaren bila
Erredakzioa
“All Blacks” taldeak Argentina mendean hartu zuen eta Australiaren kontra arituko da lehenengo finalaurrekoan. Bestean, Frantziak eta Galesek (txapelketa honetako ezisteko handiena) jokatuko dute.
-
Finalaurrekoak urriaren 15ean eta 16an jokatuko dira. Argazkia: EFE
Irailaren 9tik urriaren 23ra Zeelanda Berrian jokatzen ari den Munduko Txapelketan ezusteko gidoia izaten ari da. Etxeko taldeak, espero zen bezala, Argentina mendean hartu zuen eta urriaren 16an finalaurrekoa jokatuko du Australiaren aurka.
Urriaren 15ean, berriz, Europako bi talderen arteko finalerdia jokatuko da. Txapelketa honetako ustekaberik handiena partida hori izango da, Frantziak eta Galesek Ingalaterra eta Irlanda menderatu baitituzte.