Beste kirolak
Xakea
Magnus Carlsenek irabazi du Bilboko Grand Slameko Maisuen finala
Erredakzioa
Norvegiarrak Vasili Ivanchuk gainditu zuen berdinketa hausteko egin behar izan zuten bigarren partidan.
-
Magnus Carlsen. Argazkia: EFE
Sei maisuen artean gazteenak jantzi zuen azkenean txapela. Titulua berdinketa hausteko partida azkarretan erabaki zen. Irabazteko gakoa, Magnus Carlsenen esanetan, Grand Slameko aurreko partidetan pieza beltzekin garaitzea izan zen, horrek konfiantza eman eta finalean irabazteko aukerak zituela konturatu baitzen norvegiarra. * Sao Paulon jokatu zen lehenengo itzulian Vasili Ivanchuk ukrainarrak sailkapenean abantaila hartu arren, Bilbon, Carlsenek parean jartzea lortu zuen. Atzo, azkeneko jardunaldia hamabosna puntu zituztela amaitu zuten. Berdinketa hausteko bigarren partidan, tentsioz beteta, munduko sailkapeneko lehena nagusitu zen. * Nazioarte mailako maisurik onenetakoak izan dira egunotan Bilbon. Antolatzaileentzat emaitza ezinhobea izan da. *