Beste kirolak
GOLFA
Cantlay, garaile, Rahm eta Thomas gaindituta
eitb.eus
Cantlayk kolpe bateko aldea lortu zuen bigarren izan zen Jon Rahm bizkaitarrarekin.
-
Jon Rahm
Patrick Cantlay golf-jokalariak erdietsi zuen garaipena Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian jokatutako PGA Tourreko Zozo txapelketa.
28 urteko estatubatuarrak PGA Tour zirkuituan lortzen duen hirugarrena izan da.
Cantlayek 65 kolperekin amaitu zuen azken ibilbidea, txapelketan guztira 265 egin zituen (23 par azpitik); Jon Rahmek eta Justin Thomasek kolpe bakar batera amaitu zuten (266, par azpitik).
Barrikakoak eskura izan du munduko sailkapeneko lehen postua berreskuratzea, horretarako txapelketa irabazi edo bigarren tokian inorekin berdinduta geratzea zituen premisa.
Nahiz eta irabazteko faboritoa izan azkenean Jon Rahmek bigarren postuarekin konfirmatu behar izan du.
Sailkapena
.1. Dustin Johnson (AEB) 10.2573 puntu batez beste
.2. Jon Rahm (EUS) 10.1738
.3. Justin Thomas (AEB) 9.0604
.4. Collin Morikawa (AEB) 7.5799
.5. Rory McIlroy (IRL) 7.4962