Beste kirolak
Asturiaseko Printzearen Sariak
Gebrselassie: ‘Bizitza osoa daramat sari honekin ametsetan’
Erredakzioa
Etiopiako atletak Kirolen Asturiaseko Printzearen Saria jasoko du aurten.
-
Etiopiako atletak ostiralean jasoko du Kirolen Asturiaseko Printzearen Saria. Argazkia: EFE
Haile Gebrselassie Etiopiako atletak bere poza adierazi du gaur Oviedon: “Bizitza osoa daramat sari honekin ametsetan. Niretzat Nobela bezalakoa da”. Amets hau lortu ostean, egingo duenaren ardurarik ez duela gaineratu du.
Saria, kirol merituengatik ez ezik, Afrikako pobreziaren aurrean erakutsi duen arduragatik jaso duela esan du 38 urteko atletak. “Betiereko irribarrea duen gizona” izenaz ezagutzen denak ostiral honetan jasoko du saria Oviedon, Campoamor antzokian.