Itxi

Beste kirolak

Errugbia

Zelanda Berria, bigarrenez munduko txapelduna

Erredakzioa

'All Blacks' taldeak dena eman behar izan du Frantzia taldea sendoari irabazteko (8-7).

  • Zelanda Berria, titulua ospatzen. Argazkia: EFE

    Zelanda Berria, titulua ospatzen. Argazkia: EFE

Zelanda Berriak irabazi du Munduko Errugbi Txapelketa, finalean, Frantziako selekzioa mendean hartuta (8-7). Etxean bere historiako bigarren titulua irabazi du 'All Blacks' taldeak. 1987. urtean ere Frantzia gainditu zuten finalean.

Dena eman behar izan du Zelanda Berriak Frantzia taldea sendoari irabazteko. Atsedenaldira 5-0eko aldearekin eta bigarren zatian 8-0era heldu dira etxekoak, baina Frantziak ez du amore eman eta gutxigatik ez du ezustekoa eman.