Beste kirolak
Errugbia
Fiyi-Italia partida bertan behera, 29 kutsatu antzeman ondoren
eitb.eus
Fiyiko selekziokoak dira kutsatu denak eta guztira 32 pertsonek osotzen dute ordezkaritza.
-
Selección de Fiyi
Udazkeneko 6 Nazioen Kopako lehiaketako Fiyiko eta Italiako errugbiko selekzioen arteko partida azaroaren 21ean jokatu behar zen, baina bertan behera geratu da.
Fiyiko ordezkaritzan COVID-19an 29 kutsatu daude jokalari eta zuzendaritzako kideen artean eta neurketa ezin da jokatu.
John O'Connorrek, Fiyiko Errugbiko Federazioko kirol-exekutiboak, "Flying Fijians" taldeko kutsatu guztiak konfinatuta daudela iragarri du. Frantziako Saint-Galmierreko hotel batean daude denak.
Fiyiko selekzioa Eskozia, Frantzia, Gales, Ingalaterra, Irlanda, Italia eta Georgiarekin batera Udazkeneko 6 Nazioen Kopa jokatzen ari da.