Itxi

Beste kirolak

Marka berria

Kibiwott Kandiek maratoi erdiko munduko marka birrindu du Valentzian

Agentziak | Erredakzioa

Keniarrak 29 segundotan ondu du Geoffrey Kamworor herrikideak iaz Copenhagen egindako 58:01eko denbora.

4:28
Kibiwott Kandie

Kibiwott Kandie atelta keniarrak maratoi erdiko munduko marka ondu du igande honetan, Valentziako Trinidad Alfonso EDP Maratoi Erdian. 57 minutu eta 37 segundoko denbora egin du. Carlos Mayo espainiarrak Espainiako historiako bigarren markarik onena egin du bere debutean.

Lasterketak ibilbide laua izan du, eta ia ez da haizerik egon. Baldintza horiei esker historiako azkarrena izan da: lau kirolarik 58 minutu baino gutxiago behar izan dituzte lasterketa amaitzeko. Proba osoan zorrotz bete dituzte koronabirusaren ondorioz ezarritako osasun protokoloak.

Baldintzak lagun, Kandiek 29 segundotan hobetu du aurreko marka, Geoffrey Kamworor herrikideak iaz Copenhaguen ezarritakoa: 58:01.

Kandieren atzetik, Jacob Kuplimo ugandarra eta egungo munduko txapelduna sartu da (57:37) eta hirugarren Rhonez Kipruto keniarra izan da;  57:49 denbora eginda, historiako debutari onena izan da. Laugarren postua beste keniar bateK lortu du, Alexander Mutisok (57:59). Guztiak 58 minuturen azpitik aritu dira.